XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Otabe iruditu dagitzula esaiozu, aren urteak, aren leieak eztagiala itxi esateka aren adatsaren kolorerik be: arin ekarri egidazuz barriok (ALEXA'k alde).

Doala betiko... baña ez, eztadila yoan.

Karmene, alde batetik Gorgon-antzik ba'dau be, Marte'n antzekoegi da a, bestetik.

(MARDEN'eri) Alexa'ri agindu egiok ekarri dagistazala Otabe'k zelango goi-bera dauenazko zertzeladak.

Errukirik izan egidazu Karmene, baña ez egin itzik.

Nire gelara eroan nagizu (Alde dagie).

VI AGERLEKU. Misenum'etik ur.

Zaamiola-ots.

PONPEI eta MENA aurrera alde batetik, danbor eta turut-otsez; bestetik KAISAR, ANDONI, LEPIDA, ENOBARBA, MEKAINA, gudariakin igaroaz.

PON. - Zuon bairik ba-dot nik eta bai zuok be nirerik: eta itz egingo dogu alkarrekin burrukara baño len.

KAIS. - Egoki be egoki da lenen alkarrekin itz egitea: eta orrexegaitik bidali doguz idatziz, gure aurretik, gure asmoak: eta asmook buruan erabili ta ausmer egin ba'dozuz, dakusagun ia orreik lekaratuko dabenentz gogara eztagon gure ezpatea, eta Sikili'ra eroango dozunentz atzera gazteri adoretsu ori, ostantxean il egin bearko dau-ta.

PON. - Osasuna zuoi iruroi, ludi audi onetako agure-batzarkide bakarroi yainkoen aginduen egilerik beinenoi....

Eztakit nik zegaitik izan bear dauen nire aita zanak aspertzallaren ezik, seme bat eta adiskiderik izanazkero; eta izan be, bere irudi edo antza Pilipoi'n Burta on-zindoari agertu yakonean, an ikusi zinduezan zuok Yuli Kaisar'ek, bere alde lanean lantegi gogorrean.

Zek bultzau eban Kasi zurbila zinkidetzen; zek eragin eutsan Burta, Erromar yator, omen uts zanari, eta iskilodun ganetikoai, azkatasun ederraren txeragilla ai, Kapitoli odolez asetzeko, gizonik gizon baño ez izatea gura izateak baño?.

Eta orrako orixe izan da niri nire ontzidia orniduazo daustana be; eta bitsa dariola dago itsasoa ontzidi onen astunak asarraturik: eta onekin zigortu gura dot esker txarreko Erroma'k nire aita zindoari erakutsi izan dautsan eskerrik-eza.

KAIS. - Eder yatsuna egin baño eztozu.

AND. - Ezin bildurtu izango gozuz, Ponpei, zure ontziz: itsasoan erantzungo dautsugu: ba-dakizu legorrean zu baño askozaz be geiago gareala.

PON. - Bai izan be, legorrean nire aitaren etxetik atera nozu: baña kukua danazkero berak egindako abian umerik azten eztauena, zagoz an, al ba'dozu eta al dozun bestean luzaro.

LEP. - Eder izango al yatsu erantzutea, eta izan be au da batzar onetako egikizuna, ze arrera egiten dautsezun guk aurretik bidali dautsuguzan eskeintzai.

KAIS. - Ori da dagokizun arloa.

AND. - Eta orretarako gu ezkatxatsuz ibiliko eskean, zeuk zerok astatu ta onetsigarri yatsuna ontzat artu baño.

KAIS. - Eta bai ortik letorkena be, zori on aundiagoren billa alegindu ba'zadiz.

PON. - Sikeli ta Sardini opatu daustazuez zuok: itsas lapur bagarik itxi bear ei dot itsasoa: eta gero, onenbeste gari-neurri bidali Erroma'ra: onako au ontzat artuazkero alkarregandik alde egin gure ezpatai aginik egiteka, eta atzera etxera yoan, gure ikurdiak mallatu bagarik.

KAIS., AND., ta LEP. - Orrako ori opatzen dautsugu.

PON. - Yakizue, ba, ona zuon aurrera zuon eskeintza au ontzat artzeko gerturik etorri nazala: baña Marka Andoni'k artegatu nau zerbait: onako au esanaz nitzeko gorapenik galdu-arren, yakin bear dozu, Kaisar eta zure anaiea burruka gogorrean ebiltzanean, Sikeli'ra etorri zala zure ama, eta an arrera txarakorra idoro ebala ak.

AND. - Entzunik dot neuk be orrako ori, Ponpei: eta gertu naiagok orregaitik iri biotz biotzetiko eskerrak emoteko, zorrean nagokik-eta.

PON. - Ekadak ire esku ori: enaioan uste emen ikin trikitx egingo neukeanik, yaun.

AND. - Apitz dozak eguzki-aldeko oeak: eta eskerrik asko iri, nik uste baño lenago ona dei egin daustakalako, orrako orregaz irabazi egin yoat-eta.

KAIS. - Aldaturik ago i, nik oraintsuengoz ikusi indudanazkero.

PON. - Tira ba, eztakit ze aldakuntza egin eikean zori latzak nire arpegian, baña iñoz be ezta sartuko nire bularrera, nire biotza bere benderatzeko.

LEP. - Ondo etorria zauguz emen.

PON. - Uste orretan nago neu be, Lepida.

Amen gure itunbena: gure egiune au idatziz imintea gura neunke nik, eta gure artean ikurrazturik gelditu dadila.